XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sortaldeko Sahara LURRALDEAREN ZATIKETA, soro bat izango balitz bezala, eta horixe bera HERRI OSOAREKIN egin nahi izatea, GANADU-SAMALDAren salerosketa kontua izango balitz bezala:.

Hori zen, horrelakoak ziren, Erromako II. Batikano Batzar Nagusiak argi eta garbi madarikatu zuena, gure gaurko mundu honetan: (79) Gizakiak behera jotzen duen egoera hau begibistan izanik, Kontzilioak jendeen eskubide naturalaren eta bere hastapen orokorren indar iraunkorra gogoratu nahi digu batez ere.

Giza-kide beraren kontzientziak, gero eta areago turutatzen ditu, indartsuki, hastapen hauek.

Horiei, bada, apropos aurka egiten dizkieten ekintzak eta berdin horrelako ekintzak agintzen dituzten aginduak, kriminalak dira eta ezin ditu horrelakoei men egiten dienak, kontzientzia itsuak zuritu!.

Ekintza hauen artean kontatu behar dira lehenbizi, zeinegaz, nolabaiteko arrazoiaz eta metodoaz, HERRI OSOA, NAZIOA edo MINORIA ETNIKOA SAKAILTZEN DEN; ekintza horiek krimen beldurgarri lez, sutsuki gaitzetsi behar dira; ezin gehiago txalotu behar da, horrelakoak agintzen dutenei agirian erresistitzeko beldurrik ez dutenen kemena.

... Herri osoa, nazioa edo minoria etnikoa sakailtzen den;, koloniaren emaitza.

Kolonia:... hedapen demografiko forman... Hots, zibilizatu egin behar den eta egin den herriaren ex-terminioa = erbesteratzea... sakailketa... GENOZIDIOA.

GENOZIDIOA, bai! Eta GAUR!.

Ez da hori ezkertiarren salaketa.

Ez da anarkista amorratuen horiena, BAKARRIK, behintzat.

Hor Ratzinger bera:.

Ratzinger, bai gaurko genozidioak salatzen.

Eta ez da, berarengan, noizean behingoko salaketa, ez!.

Berea da, bere ikuspegiaren ohizko oihua da, GAURKO KOLONIALISMOA, bereak diren hitz hauekin eta antzekoekin behin eta berriz salatzea:.